Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Festa basati bat suaren inguruan musika eta kantuz beteta. Nirekin pasatako momentu eder eta txarrenak gogora ekarriz.

  2. Oso polita. Eszena tokiaren aldaketak asko gustatu zaizkit.

  3. Emazteari X.Leteren “Izarren hautsa” jartzeko eskatu diot eta hark esan dit ez duela egingo, kriston txapa dela.

  4. Espero dut besteek ospatzea elkarrekin bizi duguna. Negar gutxi.

  5. Lasai joan nahi dut. Albokuen ondoan patxadaz

  6. Lehenago ordezkaezin eta ezinbesteko beste batzuk bezala, ordezkatuko naute arin eta urak bere bidean.

  7. Agur alaia eta poza. Eskerik asko. Sinbologiaz beteta.

  8. Abestu eta dantzatu bizitzari. Zorionak eta eskerrik asko doluari egindako errepasoagatik.

  9. Metalica musikarekin jarri a tope. Inzineratzen naizen bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude