Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Heriotzaren errepaso ederra. Eskerrik asko. OSO EDERRA

  2. Izue lo lasai! Mila esker!

  3. Gozatu nire bizitzan gozatu deten guztia.

  4. Ni hiltzean, utzi bakean joaten, besterik ez

  5. Ni hiltzean… gertukoek eguneroko jardunean begibistan izango ez duten arkaitz bat, nonoiz ingurutik bueltan dabiltzatenean isiltasunean begirada zuzendu ahal izateko muino bat, oso ezagun ez den zerumugako puntu bat akaso… gainerako guztia igoal soberan, ez dakit…

    (Arrigorriagako saioan izan nintzen… zorionak lan ausart honengatik)

  6. Ni hiltzean… sekula ez nuen pentsatu, baina zuek ikusita zerbait antolatzea pentsatu dut. Abesti pagano zaharrak bilatuko ditut. Mila esker!

  7. Eskerrik asko benetan! Nire amaren usaina eta maitasuna sentitu det berriro ondoan.

  8. Segi horrela. Plazer bat horrelako ikuskizun batean egotea.

  9. Ni hiltzean, zuen abesti bat nahi nuke.
    Zoragarri taldea! Ausartak! Mila esker heriotza oholtzara eramateagatik.

  10. Zuek lanean izan duzuen jarrera bera izatea nahi nuke. Aurrera bolie!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude