Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Ni hiltzen naizenean (espero hemendik urte askotara izatea) errautsekin egin agur ekitaldi bat familia eta lagun artean. Bertaratzen direnek idatz dezatela nirekin duten oroitzapenen bat, esan gabe gelditutako zerbait, sarritan esan baina berriro ere gustura errepikatuko lidatekeen zerbait, gutun bat,… bakoitzak nahi duena, metalezko ontzi bat jarri bertan eta bakoitzak bere papera erre dezala. Ondoren, neure errautsekin batera bakoitzak esan nahi didana ere neurekin batera lurperatu toki polit batean eta landatu bertan urte osoan hostoak izan ohi dituen zuhaitzen bat, baina urtaroaren arabera hostoen koloreak aldatzen joan ohi zaizkien horietako bat.
    Ondoren, ospatu bizitza; bizirik jarraitzen dutenena, dagoeneko ez daudenena, etorriko direnena,… bazkari edo afari eta parranda eder batekin.

  2. Ni hiltzean, hitzaren zirkulu bat,kantua, soka-dantza, eta amaitzeko askaria, bizitzak aurrera jarrai dezan. Eta banatu bertaratutakoen artean hil ondorengo loreak, dantzak, kantuak, bertsoak eta poesiak, une batez behintzat, bizitzaren adierazpide direnak azpira ditzaten harrizko herri honetako anaien aurpegian begirada hotzak, ezpainetan irainak, eta harrizko bihotzak. Halabiz.

  3. Ni hiltzean ez penatu gehiegi, gustura joango naizelako, hemen hainbeste maitasun jaso eta gero; eta mundu hau izan dadila leku hobe bat denentzat eta batez ere maite(ko) ditudanentzat.

  4. Ni hiltzean, ez dakit zer nahiko nuke, egia esan.
    Baina, esan beharra daukat oso antzezlan ona egiten dezuela. Gogorra eta hunkigarria eta polita era berean. Bizitza bezala.

    Eskerrik asko.

  5. Ni hiltzean, agurtzeko denok sagardotegira!

  6. Ni hiltzean, muxu kopetan ta parre batzu bota.

  7. Ni hiltzean, sartu zulora eta segi aurrera!

  8. Ni hiltzean, Mexikoko erara tabernaz taberna poteo ikaragarria!

  9. Ni hiltzean, bota irrintzi bat!

  10. Ni hiltzean, Emakume abeslari burusoilak antzeztea nahi det.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude