Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da.
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
Ni hiltzean, bizitzak aurrera jarraituko du…baita nik ere
Zuek amaz duzuen gogoetak izan ditzala norbaitek. Amaia
Ni hiltzean, denak kolorez beztiturik, kantuz, dantzan, irriz, oroitzapenei lotuak.
Esker onez. Hunkigarria. Ixiltasun ederrak. Jokoa, Testoa, dantza, kantu eta mugimenduak orekatuak… sinboloak zuzenak. Bizi asko bada heriotza batean.
Kantuz sortu naiz eta kantua izatea nahi dut! Eta jendeak dantza dezan ere. DANTZA. “Zer egin, ez dakigularik zer egin?”
Astelehenean gure izeko hilik aurkitu dugu etxeko korridorean eta ohera altxatu nuen. Gaur mina du bizkarrean eta bihotzean.
Ez naiz del “todo” joango. Abestietan, loreetan eta isilpean agertuko naiz noizbait.Ni hiltzean jendeak negar egitea gustatuko litzaidake. Negar sanoa, bukatzean zama handi bat gainetik kendu duzula sentiarazten zaituenean; eta barrea ere.
Nire aitaren doluaz gogoratu naiz.
Besteak alaitasunez bizitza disfrutatzen jarraitzea.
Enekok esan bezala, ez dut hil nahi, ez dut horretan asko pentsatu edo ez dut pentsatu nahi. Beldurra diet heriotzari eta geratzen direnen sufrimenduari. Zorionak! bikain egon da! Mila esker!